Naturazale sutsua eta hegaldi librearekin konprometitua. Zorioneko haizeen bila aritu den azken 25 urte hauetan ilusio eranskorra piztuta mantendu du, bere inguruko guztiek dakiten bezala. Bere curriculuma luze samarra da: parapente pilotua, hegaldi libreko instruktorea, bi lagunentzako hegaldien pilotua, kirol-monitorea, gizarteratzeko teknikaria…
Euskal Herriko parapentearen aitzindarietako bat da. Betidanik hegaldi librea ezagutzera ematen egon da eta Sopelako udalerriarekin elkarlanean aritu da ekintza askotan.