Sopelana
Ezagutu Sopelako kostaldea, bere hondartza zoragarriekin, talaia pribilegiatu batetik. Penintsula osoko hegaldi-gune onenetariko bat izanik, hasiberriarentzako hegaldi ezin hobea da bere egoera lasaiarengatik, inolako turbulentziarik gabe.
- Hegaldi bat “Mini”(55 € ) 20 min (10´ Hegaldian) + opari bideoa HD
- Hegaldi bat “Clasico”(55 € ) 30 min (20´ Hegaldian) + opari bideoa HD
- + 3 hegaldi “Clasico” (50 €) 30 min (20´ Hegaldian)+opari bideoa HD
- Hegaldi bat denbora mugarik gabe Galdetu iezaguzu .
Orduña
Nekez ahaztuko duzun 600 metroko horma bertikal hau mendiko hegaldi mitikoa bihurtu da Bizkaian. Putreak lagun hegan egingo duzu. Zirrara izugarria eta bista paregabeak ziurtatuta daude.
Hegaldiak nahieran
Zure herrian hegan egin nahi duzu? Posible bada, zure ametsa errrealitatea bihurtuko dugu. Aireratzeko eta lurreratzeko leku onak baldin badaude, nahi duzun lekuan hegaz egin dezakegu.