Gure pilotu trebatuen esku, bi lagunentzako hegaldiek primeran pasatzea, sentsazio berriak esperimentatzea eta hegaldi librearen mundua jendeari gerturatzea dute xede.
Bezeroak ez du inolako aurreko esperientziarik behar eta beharrezko ekipamendu osoa emango diogu hegaldi seguru eta dibertigarriaz gozatzeko. Bakarrik oinetako onak eramatea gomendatzen dugu.
Jarduerak 30 minutu inguru irauten du, hegaldi lekuaren eta eguraldi-egoeraren arabera. Pertsona guztientzako aproposa da: umeak, helduak eta adinekoak barne. Baita elbarrituentzako ere.
Hegaldian zehar argazki-erreportaje bat egiteko aukera dago, oroigarri moduan, eta baita parapentea pilotatzeko ere, bezeroak hala nahi badu.
Hegan egin gurekin. Ez zara damutuko.